XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

I.- Irakur itzazu familia bati dagozkion testu hauek eta erantzun ondoko galderei.

A.

Aita: -Koadro bat erosi dut salan jartzeko.

Begira, Nekane, gustatzen al zaizu?

Polita da, ezta?

Ama: -Hori salarako? Ez zait batere gustatzen.

Ez dakit ...modernoegia iruditzen zait.

Gure salarako behintzat ez da oso egokia.

Semea: -Ez dago gaizki, baina nire gelan hobeto egongo litzateke.

Miren, zer iruditzen zaizu zuri?

Alaba: -Utzi niri bakean!

Dirua koadrotan gastatzen eta ni arropa berria erosi ezinik...!

B.

Aita: -Antton, zer egiten duzu moto horrekin?

Norena da?

Semea: -Mikelek utzi dit.

Nahi badut salduko didala esan dit.

Berri-berria dago eta nahiko merke emango lidake...

Zer iruditzen zaizu?

Ama: -Motoa? Ongi..., horrela enkarguak egingo dizkidazu.

Aita: -Enkarguak? Motoak ez du balio horretarako...

Alaba: -Utziozue..., istripua izango du horrela.

Semea: -Alde hemendik zuk!

Zuri ez dizut ezer galdetu.

Ama: -Lasai, lasai, bakea behar dugu etxean.

Ikusiko dugu, aitak nahi badu, erosiko dugu...

C.

Ama: -Maritxu-eta gazte ingeles bat hartzekoak dira etxean aurtengo udan.

Alaba: -Ah bai?

Zein ondo!

Batera eta bestera ibiliko dira egun osoan.

Ama: -Guk ere har dezakegu beste bat...

ez da modu txarra ingelesa praktikatzeko.

Nola ikusten duzu zuk gauza, Mariano?

Alaba: -Nik oso ondo...

izugarri gustatzen zait ideia.

Nahiago nuke, gainera, neska izatea, elkarrekin iblitzeko.

Ama: -Ez dizut zuri galdetu; aitari galdetu diot.

Zuk zer diozu, Mariano?

Aita: -Nola ikusten dudan nik hori?

Bada, gaizki.

Ez da nire gustukoa jende arrotza etxean hartzea.

Egun osoa hari begira pasatu behar duzu: zer jaten duen eta zer ez, zer gustatzen zaion, nolako ohiturak dituen...

nekagarria da!

Alaba: -Eta zuri, Antton, ez litzaizuke gustatuko neska ingeles bat etxean izatea...?

Eh, Antton, esan baietz!

Semea: -Zoaz pikutara!

Haserre nago zurekin eta ez etorri orain nigana